Gaurtik har daiteke odola ematera joateko txanda

Ubane Madera Zangitu

Barikuan, odol ateratzea egingo dute Itxaropena Erretiratuen Elkartean, eta, gaurtik zabalik dago txanda hartzeko online aukera, Gotatanta.eus webgunean. Bestela, barikuan 943 00 78 85 zenbakira deituta ere har daiteke txanda. Odol ateratzeak 16:30etik 20:30ak arte egingo dituzte, eta 18 eta 70 urte arteko pertsonek eman dezakete. Premia handia dago lau odol motatan.

Euskadiko Odol Emaileen Elkartearen arabera, premia handia dago O-, B-, A- eta AB- odol motetan, eta behar ertaina O+ eta A+ odoletan.

Soraluzen uztailean egin zituzten azkeneko odol ateratzeak, eta 23 lagun bertaratu ziren, ohikoa baino gutxiago.