Gaur bukatuko dituzte konponketa-lanak

Ubane Madera Zangitu

Konponketa-lanak egiten gaur goizean, eguena.

Gaur, eguena, bukatuko dituzte Errebal kalean jausteko arriskuan zeuden teilak konpontzeko lanak. Teila berriak ipintzeaz aparte, teilatupeko egurrezko egitura ere konpondu dutela jakinarazi dute. Behin lanak bukatuta, berriro ere libre lagako dute azpiko espaloiko pasoa. Espaloi zati hori hiru bat astean izan da itxita.