Kopurua esanguratsua izateaz aparte, askotarikoa da izena eman dutenen profila, umeak, gazteak, helduak zein beteranoak apuntatu baitira. Gehienak soraluzetarrak dira, baina bisitariren bat zein beste ere animatuko da, urtero moduan.
Egunean bertan izena emateari buruz, berriz, antolatzaileek gogora ekarri dute bazkaria ez dela barne egongo eta ibilaldiko kamisetaren neurria ez dela bermatuta egongo.
Urriaren 3an izango da Marraskilo Tour, eta, bi ibilaldi izango ditu aukeran; luzeak 35 kilometro izango ditu, eta 1.800 metroko desnibela. Ibilbide luzeko mendizaleak urriaren 3an goizeko 06:00etan abiatuko dira, Plaza Barritik. Ibilbide laburrak, berriz, 20 kilometro izango ditu, eta 1.000 metroko desnibela. Bigarren horretako mendizaleak 08:00etan abiatuko dira, Plaza Berritik.