Atzo, irailak 24, Mesedeetako Ama Birjinaren eguneko ospakizuna izan zuten Mesedeetako Amaren Egoitzako egoiliarrek. Soraluzeko txistularien kontzertuarekin hasi zuten eguna; segidan, Joseba Gonzalez parrokoak gidatutako meza entzun zuten, eta, bazkari bereziarekin borobildu zuten goiza. Arratsaldean, berriz, Plaentxia Kantuan taldeko kideek eskaini zieten kantaldia, eta, gazta eta membrillo dastatzearekin osatu zuten eguna. Egoitzatik eskerrik beroenak eman nahi dizkiete atzo kanpotik joan zitzaizkien eragile guztiei. Argazkiak: Xabi Muñez Iñiguez.