Hori bai, etxetik kanpo segitu beharko dute entrenatzen zein jokatzen. Asteon Soraluzeko Udalak jakinarazitakoaren arabera, berriro ere atzeratu, eta urriaren erdialdea da futbol zelaiko lanak bukatzeko emandako data berria.
Bergaran eta Antzuolan
Hori horrela, asteburu honetan, etxeko lau partiduak herritik kanpo jokatuko dituzte, lagatako zelaietan. Bergarako Ipintzan jokatuko dituzte hiru partidu: Erregionalekoek, zapatuan, 16:30ean; eta, domekan, berriz, Gorengo mailako kadeteek 09:00etan eta gazteek 18:15ean. Infantil A taldeak, berriz, Antzuolan jokatuko du etxeko partidua, zapatuan, 10:00etan. Azkenik, lehen mailako gazteek eta infantil B-k Eibarko Unben dituzte hitzorduak, eta lehen mailako kadeteek, Mutrikun.
Hona hemen karteldegia:
