Baleko eman dute atzoko odol ematea

Ubane Madera Zangitu

Atzo, barikua, egin zuten opor osteko lehen odol ateratzea Soraluzen, eta, 39 lagun bertaratu eta, haiek emandako 33 odol poltsa eraman zituzten odol emaileen elkartekoek. Ontzat eman dute emaitza Soraluzeko elkartekoek, "gure batez bestekoaren bultan, ondo!", esan dute.