Atzo ospatu zuten Soraluzen Munduko Ipuinen Egunaren hirugarren edizioa. Goizean hasi eta egun guztian zehar, hainbat ekitaldi izan ziren herrian: literatur txokoa, txontxongilo tailerra Tolosako TOPICen eskutik eta ipun kontaketa saioak, Ines Bengoa, Roanna Larsen eta Amaia Elizagoienen ahotik. Umeek zein helduek gogotik gozatu zuten ahozko kontakizunez magiaz. Jarraian egunak eman zuenaren muestra txikia bideo eta argazkitan.