2026-2027 ikasturteko ikas-bidaia antolatzen ari den taldetik jakinarazi dutenez, errifen lehen tandari dagozkion epeak itxi ondoren, bigarren saria Begoña Perez de Labeagak irabazi duela, 160 euro Soraluzeko komertzioetan erabiltzeko; eta hirugarren saria, berriz, Alazne Rasconek eskuratu duela, 100 euro. Lehen sariaren zenbakiaren jabea, berriz, ez da azaldu. Hori horrela, tokatu ez den lehen sari horren zenbatekoa, 240 euro komertzioetan gastatzeko, hurrengo zozketako sarian gehituko dute, Gaztañarre azokaren ondorengo errifetako sarian.