Atzoko elkarretaratzean jakinarazi zutenez, Espainiako Kongresuak tramitera onartu du 40 urte edo gehiago kotizatu duten pertsonei erretiro aurreratua despenalizatzeko lege-proiektua. Azpimarratu zuten hori “urte askotako borrokaren” ostean lortu dela; jakinarazi zuten oraingo lege-proposamena Podemosek aurkeztu eta besteak beste EH Bilduk eta EAJk babestu dutela, eta, oro har, eragina izango duela 40 urte edo gehiago kotizatu dutenengan. Datutan, jakinarazi zuten EAEn 66.648 erretiratuk eta Nafarroan 16.956k murriztuta izan dituztela pentsioak.
Kenkariak ez dira guztientzat
Bestalde, “EAJk eta PSEk Arabarako, Bizkairako eta Gipuzkoarako onartutako neurri fiskalen Esparru Akordioa” kritikatu egin zuten atzoko protestan. Esan zutenez, akordioan ez dute “neurri gehienen filosofia aldatzen, hau da, gizarteko sektore jakin batzuek zerga gutxiago ordaintzea”, baizik eta “kenkari batzuk” pixka bat” murriztearen ildotik doa eta horrekin ez daude ados. Azaldu zutenez, kasu askotan kenkariak egon badaude eta ez dute ondoriorik izan; hori horrela, uste dute “kenkarietan oinarritutako zerga-politika erabat atzerakoia” dela, “pertsona guztiek eta enpresa guztiek ezin dituztelako kenkari horiek aplikatu, diru-sarrera nahikoak dituztenek bakarrik”.
Madrilera elkarrekin
Azkenik, urriaren 24an Madrilen egingo den manifestazio ere izan zuten hizpide. Esan zutenez, erkidegoetako pentsiodunen plataformen ordezkariak ere izango dira han, eta honako aldarrikapenak egingo dituzte:
- Gutxieneko Pentsioa LGS Lanbide arteko Gutxieneko Soldata garbiaren %100arekin parekatzea exijitzea;
- Pentsioen erosteko ahalmena berreskuratzea
- Genero arrakalarekin amaitzea
- Legea oraindik bete gabe dagoen Gizarte Gizarte Segurantzaren kontuen auditoria egitea.
- Eta 40 urte edo gehiago kotizatuta izanik erretiro aurreratuen koefiziente murriztaileak indargabetzea