Soraluzeko Udalak ekainaren amaieran argitaratu zuen bake epaile berria eta haren ordezkoa behar zirela jakinarazten zuen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Azken urte luzetan Margarita Ibargoien soraluzetarrak bete du kargu hori, eta haren lekua betetzeko izendatu behar zen berria.
Bada, atzoko udalbatzarrean jakinarazi zutenez, Patxi Osak, urte luzez Arane udal kiroldegiko langile denak hartuko du bake epaile kargua. Eta haren ordezko izango da Esti Gil.
Guxienez lau urterako kargua da bake epailearena. Eta Soraluzeko Udalak argitaratutako xehetasunen arabera, bake epailearen entzunaldiak eguenetan izango dira, 9:00etatik 14:00tara bitartean. Urteko 1.925 euro gordineko ordainsaria izango du eta legean aurreikusitako lizentzia eta baimenak izango ditu.