Arrangoitzeko Mutxikoen Eguna urriaren bigarren domekan egiten dute. Izenak iradokitzen duen moduan, egunaren ardatza mutxikoak edo dantza-jauziak izaten dira. Egun hortan Euskal Herri osoko herritarrak batzen dira Arrangoitzeko pilota plazan eta elkarrekin egiten dute dantzan, musikariek eta dantza taldeek lagunduta.
Aurten, urriaren 11n ospatuko da eta Urrats dantza taldeak irteera antolatu du bertan egun pasa egiteko. Dantza taldeko kideek azaldu dutenez, urriaren 11n, goizeko 9:30ean aterako dira Soraluzen, 11:00etarako Arrangoitzera ailegatu eta han dantza-jauzien edo mutxikoen lehen saioan parte hartzeko. 12:30ean, Larrain dantza egingo dute eta ostean, elkarrekin bazkalduko dute bakoitzak etxetik eroandako jan-edanarekin. Arratsaldean, 16:00etan, dantza ikuskizunak izango dira Izadia antzokian: Angeluko bolanteak, Erribera dantzan eta Leinuako Kaskarotak.
Azkenik, arratsaldeko 19:00etan, dantza saio irekia izango da eta hura amaitutakoan, 20:30ak aldera, etxerako bidea hartuko dute etxerako bidea.
Izen-ematea zabalik
Izen-ematea zabalik dago urriaren 5ra arte Soraluzeko eta bailara osoko dantzazaleentzat. Nahikoa jendek izena ematen badu, autobusa antolatuko dute eta bestela, autoetan joango dira. Interesatuek, idatzi edo deitu 610 670 513 telefonora (Ezozi).