Gaur goizean, Txurrukeneko aparkaleku-plaza berriak non kokatu behar diren markatzen hasi dira, eta gaur goizean bertan bertaratuko dira margotze-lanak egiten hastera.
Txurrukeneko obra egiten ari den Asfaltos y Construcciones Morga enpresako Gorka Artetxe obra-buruak esandakoaren arabera, 30 aparkaleku egokituko dituzte herriaren sarreran, lehen zeudenak baino gehiago. Orain arte, mendiaren kontra egon dira auzo hartako aparkalekuak, lerrokadan jarrita, eta aurrerantzean, auzoko etxeen aurreko aldean egongo dira eta baterian edo zeharka jarriko dituzte.
Artetxek esandakoaren arabera, margotze-lanak datozen egunotan bukatuko dituzte. Eta Txurrukeneko obra osoa bukatzeko, berriz, baldosa lerrokada bat jartzea -baldosak ekartzeko zain daude-, zintarria birpunteatzea eta jardinerak jartzea falta da.