Kexak eta eskariak

Erabiltzaileak berriro ere kexaka anbulatorio sarrerako putzua dela-eta

Ubane Madera Zangitu

Atzo, martitzena, berriro ere putzua laga zuten anbulatorioaren ate aurrean. Justu gripearen aurkako lehen txertatze eguna izan zen atzokoa eta jende asko bertaratu zen, nagusiak eta ibiltzeko zailtasunak dituzten herritarrak tarteko. Atzokoan ere kexu ziren anbulatoriora sartzeko ur-putzua saihesten ibili behar izan zutelako. Argazkian dagoeneko siku samar ikusten da, baina kontatu zutenez, lehen orduetan sarreran alderik alde zegoen putzua eta horren ondorioz, anbulatorioaren harrera inguruko zorua ere labainkor egon zen.