Egun bakarrean bete zen gisatu bazkarirako izen-ematea Soraluzen

Ubane Madera Zangitu

Herenegun, martitzena, zabaldu zuten Itxaropena Erretiratu Elkartearen aurtengo gisatu bazkarirako izen-ematea, eta, egunean bertan bete ziren dauden 70 lekuak. Bestalde, datorren eguaztenean Lodosara egingo duten txangora bi autobus joango direla konfirmatu dute. Bigarren autobusean badaude leku batzuk libre. Gaur, Itxaropenako bulegoa zabalik izango da, eta, bertan eman daiteke izena.

Gisatu bazkarirako izen-ematea betetzeaz aparte, hainbat lagun itxarote-zerrendan daude, izena emandakoen artean bajaren bat balego haren lekua aprobetxatzeko. 

Gisatu bazkaria urriaren 30ean egingo dute. Lehenago gauzatuko den gisatu lehiaketaren emaitzarekin onduko dute jatordua. Lehiaketa goizean egingo dute, elkarteko terrazan. Eta bazkarirako sarrera, berriz, 13:30ean zabalduko dute.

Lodosara txangoa

Bestalde, datorren eguaztenean, urriak 14, Lodosara egingo duten txango-proposamenak ere erabateko arrakasta izan du, bi autobus joango baitira. Zuzendaritzatik esan dutenez, bigarren autobusean, momentuz, 38 lagunek eman dute izena, eta, lekua dago libre. Gaur, 11:00etatik 12:00ak bitartean zabalduko dute bulegoa, eta, bertan eman daiteke izena.