Atzo arratsaldean, eguaztena, Udal Liburutegia ipuinen erreinu bilakatu zen. Amaia Egidazu Arrube (Durango, 1981) ipuin kontalariaren eskutik, Ipuin porrusalda ipuin kontaketa saioa izan zen, eta, ludotekatik zein gurasoekin bertaratu ziren 20 bat ume. Iaz moduan, aurten ere umeak guztiz bereganatu zituen Egidazu ipuin kontalariak eta elkarrekin jolastuz, kantatuz edo irakurriz bidaiatu zuten ipuinen mundura.