Eusko Jaurlaritzaren sare informatikoa erorita egon da eguerdira arte

Ubane Madera Zangitu

Gaur goizeko lehen ordutik, jausita egon da Eusko Jaurlaritzaren sare informatikoa. Bestela esanda, Euskadi.eus atariarekin lotura duten zerbitzu telematiko guztiak jausi dira. Adibidez, Osakidetza, Lanbide, Etxebide… Horren ondorioz, besteak beste, Soraluzeko osasun zentroan esplikatu dutenez, medikuak errezetak eman ezinda dabiltza, eta farmazietan errezetadun botikak eman ezinda. Udaletxean esplikatu dute aurrez aurreko zerbitzuak egin ahal dituztela bakarrik. Dena den, badirudi egoera konpontzeko bidean dela.

Goizeko lehen orduan jaso dute barne-abisua Eusko Jaurlaritzarekin lotura duten zerbitzuek, esanez, sare informatikoa erorita dagoela. Horren ondorioz, adibidez, ezin izan da mediku txandarik hartu Internetez, farmazian ezin izan da errezetadun botikarik hartu eta Lanbideren Soraluzeko orientazio zerbitzuan ezer egin ezinda dabilttza, berdin etxebizitza zerbitzuan ere. “Jendea ari da etortzen, eta ari gara txandak ostegunerako ematen”, esplikatu dute.