Bihar ere izango da Plazentzia Kantuan Itxaropena elkartean

Ubane Madera Zangitu

Plazentzia Kantuan taldeko hainbat partaide joan den asteko entseguan.

Plazentzia Kantuan taldeko abeslariak bihar, astelehena egingo dute 2026-2027ko ikasturteko bigarren entsegua. Dagoeneko pare bat kantaldi ere egin dituzte iraila-urrian, Mesedeetako egoitzan bata eta Nagusien Egunean bestea. Astelehenetan 18:00etan elkartzen dira, Itxaropena elkartean, Pablo Arruabarrena eta Begoña Txurruka zuzendari direla. Eta ateak zabalik dituzte herriko kantuzale guztiendako.

Gaur egun, 35-40 bat lagunek dihardute taldean, eta aditzera eman dute zabalik dituztela ateak kantura joan nahi duen edozeinentzat. "Ondo dator jende gehiago egotea", diote. 

Plazentzia Kantuan taldean parte hartzeko ez da ezaugarri berezirik behar, "kanturako gogoa besterik ez". Urtean bospasei kantaldi publiko egiten dituzte herrian, eta beste hainbat Mesedeetako egoitzan.