Atzo, HH4tik hasi eta LH6rainoko 80 umek parte hartu zuten Aisialdia Elkarrekin taldeak antolatutako Gaba Baltzerako prestaketa tailerretan. 12 boluntario helduk lagunduta -Pil-pilean, Kukumixo, Atxolin guraso elkartea, Udala, dantza elkartea…-, Gaba Baltzerako kantua entzun Buhameen dantza ikasi, mozorroak eta apaingarriak egin, pizzak prestatu eta bestelakoak egin zituzten Araneko kulturgunean elkartu ziren umeek.
Gaba Baltzaren testuinguruan girotutako Photocall berezia ere izan zute eta landutakoaren emaitzarekin argazki beldurgarri bezain ederrak atera zituzten.