Atzoko elkarretaratzean lau mezu nagusi helarazi zituzten.
Batetik, eragoztea “PPk eta VOXek 50 urte atzera eginaraztea, baita, pentsio, soldata eta zerbitzu publikoetako murrizketa eta austeritate neurrietara itzultzea”.
Bestetik, Espainiako gobernuari eskatzea honako bi eskaerok bete ditzala legegintzaldi amaitu baino lehen:
“Pentsioen erosteko ahalmena bermatzea, benetako KPIarekin parekatuz, eta 2021etik aurrerako erosteko ahalmenaren galera konpentsatzea urte amaierako ordainsari konpentsatzaile batekin.
Gutxieneko Pentsioa LGS lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea eta erretiro aurreratuetan 40 urte edo gehiago kotizatu dutenei koefiziente murriztaileak indargabetzea”.
Hirugarrenik, EAEko eta Nafarroako gobernuei exijitzen diete “gutxieneko pentsioak osa ditzatela, hurrengo aurrekontuetan LGS lanbide arteko gutxieneko soldata garbiarekin parekatu arte”.
Azkenik, aldarrikapenok lortzeko borrokan segitu beharra azpimarratu zuten, orain arte egin duten moduan. Testuinguru horretan, jakinarazi zuten azaroaren 3an topaketa berezia egingo dutela Gasteizen, “guztion zain gaude, gutako bakoitza ezinbestekoak garelako”, esan zuten.