Iritsi dira gaztaina-erreak Soraluzera

Ubane Madera Zangitu

Gaur, eguena, estreinatu da Soraluzeko gaztaina-erre denboraldia. 17:00ak aldera danbolina piztu, eta, 18:00etan hasi da aurtengo lehen gaztainak saltzen. Lehen hauek Urruña eta Azkaine aldeko gaztainak dira. Dozena erdia 1,5 euroan eta dozena 3 euroan eros daiteke, “KPIa ere ez da igo iaztik”, dio saltzaileak.  Denboraldiak iraun artean, eguenetan 18:00etan hasi eta astebururo eta jai-egunetan izango da gaztaina-erreak erosteko aukera Plaza Barrixan, baita Gazteñerre egunean bertan ere.