Kanposantua lorez edertuta, Domu Santu egunaren bueltan

Ubane Madera Zangitu

Atzo, domeka, Domu Santu eguna izan zen, eta bistakoa zen bisitari mordoa izan zituela kanposantuak, bai atzo, eta baita lehenagoko egunetan ere. Orain, lorez zein landarez beteta daude hilobiak, garbi eta txukun, eta, halaxe segituko dute datozen egunotan behintzat.