Anartz Mugika eta Garazi Catalan soraluzetar azkarrenak Antxintxika lasterketan

Ubane Madera Zangitu

Unai Larreategi alkatea, Garazi Catalan eta Anartz Mugika soraluzetar azkarrenak eta Ione Alberdi Kirol zinegotzia zapatu iluntzeko podiumean. Argazkia: Andoni Goiti.

Herenegun, zapatua, Antxintxika lasterketan parte hartu zuten 20tik gora soraluzetarren artean, Anartz Mugika eta Garazi Catalan izan ziren herriko azkarrenak. Lasterketako podiuma osatu zuten gainerako lasterkarien artean izan ziran biak ala biak, soraluzetar azkarrenek ere izaten baitute euren sari berezia lasterketa horretan.

34:57ko denborarekin, Anartz Mugika izan zen Bergarako San Martin plazan helmugaratu zen lehen soraluzetarra. Antxintxika bera irabazi zuen Xabier Labaka bergararrarengandik 2,33 minutu eskasera gauzatu zuen 10 kilometroko ibilbidea soraluzetarrak.

Nesketan, berriz, Garazi Catalan izan zen soraluzetar azkarrena. Kasu horretan, Ainara Uribarri oñatiarrak irabazi zuen nesken mailan, 37:26ko denbora eginez, eta Garazi Catalanek, berriz, 48:07ko denbora egin zuen.

Lasterketa bera korritu zuten Unai Larreategi alkatearen eta Ione Alberdi kirol zinegotziaren eskutik jaso zituzten sariak.