Egin dute azaroaren 29ko hauteskundeetarako mahaien zozketa

Ubane Madera Zangitu

Gaur, martitzena, Soraluzeko Udalak zozketa egin du azaroaren 29ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako mahaietan egotea tokatuko zaien herritarrena. 13:00etan egin dute zozketa. Guztira, 45 herritarren izenak atera dituzte. Gaur hasita barikura bitartean, Udaltzaingoak zuzenean helaraziko die jakinarazpena tokatu zaienei. Mahaian egon ezin duenak jakinarazpena jaso eta zazpi egun ditu alegazioak aurkezteko. 

Gaurko zozketan, Soraluzeko bost haueskunde mahaiak osatuko duten 45 herritarren izenak atera dituzte. Mahai bakoitza presidente batek eta bi bokalek osatzen dute, eta kargu bakoitzerako bi ordezko izendatu dira, beraz, mahai bakoitzeko bederatzi pertsonaren izenak zozketatu dituzte.

Idazkaria, alkatea eta oposizioko ordezkaria izan dira lekuko, eta ohi denez, ordenagailu bidez, modu ofizialean egin dute zozketa. 

Gaur bertan hasiko dira udaltzainak tokatu zaien herritarrei jakinarazpenak helarazten. Hautets-mahaian egon ezin duenak, jakinarazpena jaso eta zazpi eguneko epea izango dute alegazioak aurkezteko.

Soraluzeren kasuan, alegazioak aurkeztu behar dira Bergarako Hauteskunde Batzordean, eta, batzorde horrek, legez, bost eguneko epea dauka erantzuteko. Behin erabaki horren berri emanda, atzera ere alegazioa aurkezteko aukerarik ez dago bide administratibotik; kasu horretan, alegazioa bide judizialetik aurkeztu beharko litzateke.

Alegazioetarako arrazoiak

Alegazioak aurkezteko edo mahaian egoteko ezintasuna justifikatzeko hainbat arrazoi jotzen dituzte baleko, ondo arrazoituta eta justifikatuta egotea eskatzen dute, eta gero, gero, arrazoi bakoitza banaka aztertu eta erantzuten dute.

Badaude zenbait arrazoi egoera pertsonalarekin lotutakoak, adibidez. Hain justu, arrazoi horiek dira anitzenak.

  • 65 urte baino gehiago eta 70 baino gutxiago izatea.
  • Ezintasun egoera izatea.
  • Erabateko eta betiko ezintasuna duten pentsioduna izatea.
  • Lanerako behin-behinerako ezintasuna izatea, mediku bajak justifikatutakioa.
  • Sei hilabetetik gorako haurdun egotea. Edo ondorengo amatasun bajan egotea.
  • Kartzelan edo psikiatrikoan ingresatuta daudenak.
  • Azken hamar urteotan, gutxienez hirutan hauteskundeko mahaiko kide izatea.
  • Delitu baten biktima izana. (Ezaugarri jakinekin).
  • Zenbait kausa pertsonal (batik bat osasunarekin lotutakoak).

Erantzukizun familiarrekin lotutako arrazoiak ere badaude, adibidez.

  • Edoskitzea, umeak 9 hilabete bete arte.
  • Zortzi urtetik beherakoak edo desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duten pertsonak zuzenean eta etengabe zaintzea, legezko zaintzarengatik.
  • Odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailarainoko ahaidea zuzenean eta etengabe zaindu beharra, baldin eta adinagatik, istripuagatik edo gaixotasunagatik ezin bada bere kabuz moldatu.

Lan arrazoiekin lotutakoak, adibidez.

  • Egunean bertan Hauteskunde Batzordeetan, Epaitegietan edo Administrazioarendako lan egin behar dutenek.
  • Osasun, babes zibil edo antzerako zerbitzuak egin behar dituztenak.
  • Hauteskunde informazioa kubritu behar duten komunikabideetako zuzendariak edo informatibo zerbitzuetako zuzendariak…

Alegazioei buruzko informazio gehiago HEMEN KLIKATUTA eskura daiteke.