Gaur, eguaztena, Aisa ikastaroan -jatorri atzerritarra duten eta euskararekin lehen harremana izan nahi duten pertsonei zuzendua- diharduen herritar taldeak Pil-Pilean Euskaltzaleen Elkartea eta Barrena Komunikazio Taldea bisitatu dituzte. Zubi Nagusian duten lokalean izan dira eta bertatik bertara entzun dituzte eskualdeko komunikabideari eta herriko euskaltzaleen elkarteari buruzko azalpenak.