Bancoa-DV Pilota Txapelketako final-laurdenetako partiduak gaur gauean Soraluzen

Egoitz Unamuno Loidi

2025eko pilota jaialdian parte hartu zuten pilotariak. 

Gaur gauean, 35. Bancoa-DV Pilota Txapelketaren final-laurdenetako hiru neurketa jokatuko dituzte Soraluzen, 21:00etan, Arane kiroldegiko udal-pilotalekuan. "Afizionatu mailako pilotaririk onenak" izango dira bertan: emakumezkoen, gizonezko promesen eta nagusien mailan.

Gaueko lehen partidua emakumezkoen artekoa izango da. Mendiburuk eta Ibarrolak jokatuko dute buruz buru. Bigarren partiduan, berriz, promesa mailako lau gizonezko lehiatuko dira, Salaberria eta Etxeberria Perez eta Motoren aurka. Eta, azkenik, nagusien mailako partida jokatuko dute Etxeberriak eta Balerdik Beitia eta Erkiaga II-ren kontra. Jaialdia gaueko 21:00etan hasiko da.

Pilota eskolako gaztetxoen partiduak

Bihar, jaialdiaren aurretik, arratsaldeko 19:15ean, Soraluzeko pilota eskolako Markel Larrañagak partidua jokatuko du Amezketako Balerdiren aurka udal-pilotalekuan bertan. 18:00etan, Zestoan, Manex Azkorbebeitiak Cuadradoren kontra jokatuko eta 18:30ean, Eki Azkorbebeitiak Zufiaurreren aurka Urretxun. Bestalde, zapatu goizean, 9:30ean, pala partiduak jokatuko dituzte eibartarren aurka.