Etxetik eramandako arropa zaharrak eta etxetik zein menditik eramandako ezkur, gaztaina, egur, orbel eta bestelakoekin egin dituzte txorimaloak eta haien inguruko apaingarriak ludotekako umeek.
Joan den astean landu zituzten txorimaloak, zortzi guztira, eta, photocall-a ere badago umeek -edo nahi duenak- argazkiak atera ditzaten.
Gaur ez ezik, eguenean eta barikuan ere izango da erakusketa ikusteko aukera, 18:30etik 20:00ak bitartean.