"Azaroaren 10ean, irteera egin dugu Bilbora, eraberritu ondoren, ireki berri den Arte Ederretako Museora. Ikusgarria den atrio zabalean eman genion hasiera oso interesgarria izandako bisita gidatuari. Espazio berriak dituen zehetasunei erreparatu ondoren, bi taldetan banatuta, museoan barrena ekin diogu ibilaldiaria. Adi entzun ditugu gidariaren azalpenak, artelanen inguruko informazio esanguratsuak zein hainbat bitxikeriren berri ere jasota.
Bazkal ostean, Guggenheim museo inguruetan eta ibai ertzetik zehar paseotxo bat egin ondoren, etxerako bideari ekin diogu, egun ederra igaro izanaren poztasun handiaz".