Gaur, eguena, ya bete da 80 urtetik gorakoen bazkari-omenaldirako izen-ematea. Itxaropena Erretiratuen Elkartetik jakinarazi dute datorren martitzenean, bulegoa zabaltzen dutenean, bakarrik onartuko dituztela erreserbak.
Karta-jokoa
Bestalde, iragarri dute zabalik dagoela abenduaren 14tik 18ra bitartean -17:00etan- egingo den Gabonetako karta-joko txapelketarako izen-ematea. Mus, tute eta briska txapelketak egingo dituzte, eta zabalik daude hiru txapelketetarako izen-emateak, abenduaren 3ra arte.
Antolatzaileek ohartarazi dutenez, modalitate bakoitzeko, gutxienez, lau bikotek parte hartu behar dute, eta pertsona bakoitzak modalitate batean parte har dezake.
Tutean hamar jokoko partida bat izango dela iragarri dute; musean, berriz, zortzi hamarrekodun hiru jokoko partida bat; eta briskan, hamar jokoko partida bat.
Finalak eta sari banaketa abenduaren 18an egingo dute.