Aurtengo Gaztañerre Azokan artisau berri bat izango da: Angel Garcia (Soraluze, 1995). Eskulangintza modernitatearekin uztartu eta 3D inprimagailuan egindako produktuak jarriko ditu salgai, besteak beste, loreontzi adimentsuak. Kontatu duenez, bere lagun batek garatu ditu loreontziok eta bera testeatzen dabil egunotan. Biharko azokan ikusgai izango dira eta nahi duenak web orrian eros ditzake. Loreontziez gainera, Garciak berak 3D inprimagailuarekin egindako bestelako eskulanak ere izango ditu saltokian. Garciarekin izan gara loreontzi adimentsuak bertatik bertara ikusten.