Ondo hasi eta hobeto bukatu da gaur Gaztañerre Azoka Soraluzen

Ubane Madera Zangitu

Suabe hasi da gaur Gaztañerre Azoka Soraluzen, baserritarren betiko bezero diren horiekin. Askok, goiz hasiera aprobetxatu dute erosketak egiteko, eta pozik geratu dira baserritarak eta artisauak saldutakoarekin. Berriketan eta ikusmiran ibiltzeko tartea izan da gero. Batik bat eguerdia izan da horretarako parada. Dantzari berriak zein beteranoak ikusi, Aldasoro baserriko Jose Antonio Aldazabal Laskurain eta Izagirre baserriko Ana Maria Goiburu Izagirre omenduei eskerrona helarazi eta Barrenetxeko sagardoa txalotu dute, laugarren aldiz sagardo txapeldun izendatu baitute hura. Azokako protagonistetako hainbatekin izan da Barrena; bidelagun eta kameralari ibili dira Lesarriko Nekane, Ane Ostolaza, Arkaitz Arana, Frantziska Iraolagoitia eta Manex Osinaga. Eskerrik asko denoi!