Gaztañerre Azokan, baserritarrek eta artisauek dotore-dotore erakutsi zituzten asteotan zein hilabeteotan lantzen ibili diren produktuak. Animaliak txukun eta ikusgarri jarri zituzten azokaren fondoan, eta, lagun koadrilak ere dotore jantzita ibili ziren. San Andrestarren txosnan, berriz, zituzten 200 botila sagardoak agortu egin zitzaizkien azoka bukatu aurretik. Eta ikusle erakarri izan zituzten kirikoketa sagar-jotzeak, artile-mozketak, baserritarren omenaldiak zein dantza saioak. Saltzaileek eurek ere esan zuten pozik geratu direla aurtengo Gaztañerre Azokak emandakoarekin.