ARGAZKI ALBUMA

Goxo eta giro paregabean joan ziren baba-janak Soraluzen

Ubane Madera Zangitu

Atzo, azokakoak egin ondoren, baba-janak izan ziren protagonista Soraluzen. Elkarte gastronomikoak, jatetxeak, lokalak… beteta egon ziren. Karpan, adibidez, ilara bat mahai-jarleku gehitu zituzten, eta, gehiago ipiniz gero, seguru haiek ere beteko zirela. Giro ederrean egon eta kantuan borobildu zuten topaketa. Azokako protagonistek ere goxo bazkaldu zuten, haiek Gaztelekuaren epelean.