Gabonetako argiak ipintzen ari dira atzo ezkero Soraluzen

Ubane Madera Zangitu

Atzo, domeka, hasi ziren Gabonetako argiak jartzen eta ia denak ipinita daude dagoeneko. Azaroaren 27tik -barikua- aurrera argiztatuko dituzte erdiguneko kaleak, orduantxe egingo baitute argi-piztea. Bizikale Merkatari Elkarteak ekarri ditu argiak, 6.650 euroko aurrekontuarekin. Bestalde, egun berean piztuko dituzte apaiz etxeko argiak ere. 

Azaroaren 27an, Bizikale Merkatari Elkarteak Lokal Friday Azoka egingo du Plaza Zaharreko karpan, eta, azoka itxi aurretik piztuko dituzte Gabonetako argiak modu ofizialean.

Argiei dagokienez, Zubi Nagusian iazko berberak jarri dituzte, gainerako kale-plazetan -Bizikale elkarteko komertzioak dauden lekuetan- berriz, desberdinak jarri dituzte, pizten dituztenean bistaratuko dira zelakoak diren.