Gaur goizean hasi, eguaztena, eta 09:30erako botata zituzten Plaza Zaharreko harmaila berriaren pareko lau platanondoak. Jakinekoa zen botako zituztela eta halaxe egin dute.
Soraluzeko Udalaren zerbitzu teknikotik esplikatutakoaren arabera, obraren proiektuari egindako aldaketen artean, URAk eskatu zuen ibai-ondoko harmaila aurreko lau platanondoak botatzea. Udalaren esanetan, URAk bertako espezieak hobesten ditu eta horregatik eskatu du obrarekin batera lau zuhaitzok botatzea.
Udaletik gaineratu dutenez, orain, akaso ikusiko dute bertako espezieren baten landaketa egitea lekuan bertan.