Santa Zezilia edo Musikarien eguna izango da domekan eta hura ospatzeko, atzo iluntzean Musika Eskolako ikasleak kalejiran atera ziren herriko kaleetan zehar. Santa Anatik hasi Plaza Zaharreko karpàraino joan ziren eta han hiru kanta eskaini zituzten guraso eta lagunen txalo artean: Azaro 22, Sol Solet (katalunieraz) eta Musikalean. Argazkiak: Jon Agirre.