Menu ezin gozoagoarekin eta sorpresa eta guzti dator 80 urtetik gorakoen omenaldia

Ubane Madera Zangitu

Gaur, barikua, 80 urtetik gorakoen bazkari-omenaldia egingo dute Itxaropena Erretiratuen Elkartean. 95 lagunendako lekua gorde dute, 83 bazkaltiar eta gonbidatuak. 14:00etan hasi eta menu benetan gozoa izango dute bazkaltzeko. Ostean egingo diete omenaldia aurtengo bi edadetuei eta segidan, “sorpresa” izango dela iragarri dute.

Gaur, 13:00etan itxiko dute Itxaropenako taberna, 13:30ean zabalduko baitute atea bazkaltiarrendako. Gero, 14:00etan hasiko da bazkaria.

Menu benetan gozoa izango dute: piper beteak mariskoarekin, orri-mami –penka- beteak onddoen saltsarekin, langostinoak berakatzarekin, legatz betea, masailak, limoizko sorbetea, tarta, kafea eta kopa eta gero xanpaina.

Bazkalostean, berriz, aurtengo bi lagunei omenaldia egingo diete, poemak irakurri eta opari bana emanez, Antonia Fernandezi eta Avelino Ramosi. Eta horren ondoren, aurten, sorpresa bat izango dela ere iragarri dute.