San Silvestrerako talde-entrenamenduetara animatu dituzte neskak Soraluzen

Ubane Madera Zangitu

Iaz estreinakoz egin zuten moduan, aurten ere San Silvestre lasterketan nesken partaidetza indartzeko helburuarekin, talde-entrenamenduak izango dira azaroko eta abenduko bost asteburutan, bihar, lehenengoa.

Iazko “esperientzia polita” errepikatzeko asmoarekin datoz neskendako talde-entrenamenduak. “Inor kanpoan” ez dadin gelditu, entrenamendu saio horiek bereziki daude zuzenduta berez korrikan ibiltzeko ohiturarik ez duten neskendako. Hori horrela, saiook “maila guztietako neskentzat egokitutakoak” izango direla iragarri dute.

Sarea sortu nahi

“Mailak eta denborak alde batera lagata, nesken sare bat sortzea da helburua eta nola ez kirolaz disfrutatzea”, esan dute.

Honakoak dira hitzorduak (beti 10:30ean Estaziñoan)

  • Azaroak 21 (zapatua)
  • Azaroak 29 (domeka)
  • Abenduak 12 (zapatua)
  • Abenduak 20 (domeka)
  • Abenduak 27 (domeka)