Dantzan eta kantuan borobildu zuten 80 urtetik gorakoen omenaldia Soraluzen

Ubane Madera Zangitu

Atzo, barikua, dantzan eta kantuan bukatu zuten 80 urtetik gorakoen omenaldia Itxaropena Erretiratuen Elkartean, Soraluzen jaiotako Marisa Iturberen rantxerek lagunduta. Jatordurako menu gozoarekin asebete ondoren, aurtengo omendu Antonia Fernandezi eta Avelino Ramosi opariak eman zizkieten udal ordezkariek zein Itxaropenako juntakideek. Biek ala biek pozik eta hunkituta zabaldu zituzten paketeak alabek lagunduta. Gainera, Fernandezen loba Erika Lagoma Pombar bertsolariak helarazitako poematxoa -barruan- irakurri zieten galegoz, euskaraz zein gaztelaniaz eta jatorri galegoa duten bi omenduek txalo artean jantzi zituzten txapela zein zapia.

Erika Lagomaren poema:

Ainda sen ser paxaro, eu tamén

tiven que migrar. Son parte de

min Galiza e Euskal Herria

 

Txoria ez banintzen ere, ni ere

migratu nintzen. Biak ditut

etxe, Galiza eta Euskal Herria

 

Aunque no éramos pájaros

tuvimos que migrar

Somos parte de nuestra Galicia y Euskal Herria

Eta segidan omendu bakoitzari oparitutako idazkiak:

Avelino, llegaste en 1972. Con esfuerzo y el cariño de los vecinos forjaste un hogar demostrando que todo el sacrificio mereció la pena.

Antonia, llegaste a Soraluze y entre sus gentes encontraste el lugar donde echar raíces, formar tu familia y hacer de este pueblo tu hogar para siempre.