Pantailen erabilera aztergai izango dute gaurko saio irekian

Ubane Madera Zangitu

Miren Ros Soraluzen 2024an emandako hitzaldi batean.

Gaur, astelehena, Pantailen erabilera arduratsua izenburua duen hitzaldia izango da, Miren Ros Aiartzaguena familia-hezitzailearen eta Bidelagun proiektuaren sortzailearen eta gidariaren eskutik. Plaentxia Eskolan izango da, eta interesa duen edozein bertara daiteke: ikasleak, gurasoak, familiak… 17:30ean hasiko da.

Honako gai hauek landuko dituzte gaurko saioan: haurren garapenerako eta osasunerako gakoak; mugikorra eta bideojokoak: aukerak eta arriskuak; sare sozialak eta harremanak; eta etxean erraz aplikatzeko gomendioak.

Hitzaldia elkarlanean antolatu dute Plaentxi Eskolak, Soraluzeko Jaso Burua taldeak eta Soraluzeko Udalak.