BARRENAk 2 menu zozkatuko ditu Tripontziak ekimenean parte hartzen duten jatetxeetako batean gozatzeko (jatetxeen disponibilitatearen arabera).
Tripontziak ekimena azaroaren 6tik 29ra egingo da. Bertan, Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren eskualdeko zortzi jatetxek parte hartuko dute; bertako produktuekin egindako menu bereziak eskainiko dituzte 39 euroan.
Zozketan parte hartzeko epea urriaren 28an (asteazkena) amaituko da, eguerdiko 12:00etan eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura honetan bertan. Zorte on!