Desira sexu aholkularitza zerbitzua, Lilan. desiraelgoibar@gmail.com helbidera idatzita txanda hartzea gomendatu dute arduradunek. Doakoa eta denontzat irekia izango da.
Indarkeria bikariari buruzko hausnarketa tailerra, Lilan, Loredi Salegik gidatuta. Elebitan izango da saioa
Soraluzeko Udalak, Euskal Fondoarekin eta Toki Garapenerako Kolektiba Feministarekin (El Salvador) lankidetzan, "Aquí sí se hace lucha/Hemen bai, borroka egiten da" ikus-entzunezko proiekzioa emango du eta hitzaldia eskaini.
Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna da azaroaren 25a, eta horren harira hainbat ekintza antolatu dituzte eragileek datozen egunetarako. Horietako bat da astelehenean (azaroak 24) Gotzon Garate Udal Liburutegian egingo duten ipuin kontaketa saioa.
Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna da azaroaren 25a, eta horren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte eragileek azaroan zehar. Izan dira hitzaldiak, antzerkiak edota ipuin kontaketa saioak, baina martitzenean kalera aterako dute indarkeria matxistaren kontrako aldarria.
Helduentzako ipun kontaketa saioa antolatu du Udal Liburutegiak. Ines Bengoak emango du saioa, Que llevamos las mujeres en el bolso izenburupean.
Espainia 2025 / Zuz. Daniel Guzman / 115 min. Lucas, 47 urteko gizon bat eta Antonia, adineko emakume bat, hiriko erdiguneko etxebizitza batean bizi dira. Zailtasun ekonomikoak izan arren, Lucas eta Antonia maitasunez, ilusioz eta umorez bizi dira. Bere bizitza egunero igarotzen da inbertsio-fondo batek eraikina erosi eta pisu turistiko bihurtzen duen arte. Lucasek etxea ez galtzeko behar duen dirua lortzen saiatzen da, baina erabaki oker batek bere bizitza aldatuko du.
Honakoa da erakusketa ikusteko ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Crone Nuham eskulturgilearen erakusketa Oreka Art galerian.