Bizikale, Soraluzeko tokiko merkatarien elkarteak "Local friday" azoka antolatu du.
Asier Ibaibarriagak eta Edurne San Martin kazetariek ondutako 'Txillarreko sukaldaria' dokumentalaren proiekzioa. Pello Rubiori egindako elkarrizketa da, eta Txillarreko baserrian alderdi sozialistakoek eta ezker abertzalekoek egin zituzten bileren berri ematen du.
Hizkuntza: Euskara
18:00. Hitzaldia: 'Palestinaren egoera: atzo eta gaur. Orain zer?', Ispiluen gelan. 19:00-20:00. Elkartasun zapien salmenta, Arkupeetan. 20:00. Elkarretaratzea, Foruen Plazan. Ondoren. Karropoteoa, plazatik hasita.
Gigorraki kirol klubak antolatuta, mahai-ingurua egingo dute.
7. arteari buruzko kafe tertulia gidatuko du Loredi Salegik.
Gigorraki, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazio barruko kirol taldea da. Elgoibarren du egoitza eta kirolari gorren esperientziak azaleratzeko mahai-ingurua antolatu dute bariku honetarako.
Elgoibarko Sarek deituta, hileko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dute, Kalebarren plazan. Hasiera batean Kalegoen plazan egitekoa zuten ekitaldia, baina Erdi Aroko azoka egongo denez, elkarretaratzea lekuz aldatzea erabaki dute. Ordu berean izango da, 20:00etan, baina Kalebarrenen, Kultur Etxe zaharraren aurrean.
Pez Limbo antzerki taldeak "Madam B" eta "Margarita Molotov" antzezlanak aurkeztuko du "Antzerki Garaia" zikloaren baitan.
Jo! antzezlanaren emanaldia Herriko Antzokian. "Aspaldi da Sorkun eta Grego lagun minak ez direla elkarrekin egon. Zergatik? Kalean topo egingo dute, eta kirola egiten duten btiartean, ikerketa antropologiko bat eskainiko digute. Doan izango da emanaldia
Hizkuntza: Euskara
Sorkun eta Grego lagun minak aspaldi ez dira elkarrekin egon. Kalean topo egin eta kirola egiten duten bitartean ikerketa antropologiko bat eskainiko dute, umorea erabiliz. Erabiliko duten metodologia bizitzako istorioak izango dira.
Hiru pertsona, edo lau, hobeto esanda: Lucíak izugarrizko depresioa du, eta ondorioz, esperientzia bikario bat bizikodu Yoldiren (adimen urritasuna duen gazte zoragarri bat) bitartez. Yoldik José Manuel psikoterapeuta ospetsuaren landareak zainduko ditu; izan ere, garuneko paralisiadela-eta, erabateko mendekotasuna du orain. Psikiatraribeste inori ez dio esan harreman intimo oso berezia duela, norekin... eta adimen artifiziala den Alexarekin. Martina, psikiatra, misantropo xamarra da, eta ezin du gehiago. Ezin du bizitza jasan. Ez da alaba Lucíari laguntzekogauza. Amore emateko zorian al dago? Agian, bai. Noski, hiruretako batek ere, barkatu, lauetako batek ere ez dakiezer besteei gertatzen zaienaz, ez haien desilusioez, ezhaien sekretuez; baina bada zerbait ukaezina: bizitza honetan gertatu zaien gauzarik onena elkar ezagutzea eta beren bideak gurutzatzea izan da. Sarrera: 10 euro.
Maria Blancok aurkeztuko du saioa eta gonbidatuak eta kolaboratzaileak izango ditu bidelagun. Besteak beste, Xabin Fernandez eta Antonio Iriarte umoregileak. Oholtzan izango diren gonbidatu bereziak ere iragarri dituzte: Itziarko Kalekantoi taldeko Ale, Itziar eta Ihintza Irizar. Internet bidez eros daitezke sarrerak, 12 euroan, labur.eus/punpairezkulturdeba estekan.
Hizkuntza: Euskara
Oñatiko Negu Hurbilak taldeak kontzertu akustikoa emango du Mendaroko Gaztetxean, 21:00etan. 19:00etan zabalduko dituzte Gaztetxeko ateak