2024 aza 15 Debabarrena
Duela hiru urte Euskaltzaindiaren babespean martxan jarri zuten Euskararen Gogoetaguneak egitasmoaren koordinatzailea da Jon Sarasua (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1966), eta egiten ari diren lanketaz eta lanketa horretan hedabideei aitortzen dieten paperaz hitz egingo du Tokikom sarien 8. edizioko ekitaldian.
2023 abe 22 Deba
Debabarreneko lau euskara elkartek, tartean Debako Zuhatzak, tokiko komunikabideak bailara mailan egituratzearen aldeko adierazpena sinatu dute eta, jakinarazi dutenez, urtea hastearekin batera emango dute lehen pauso garrantzitsua, webgune guztiak berritu eta plataforma berean ezarrita. Hala, urtarrilaren 15ean, berriketan.eus berritua argitaratuko da.