Kanal honetan Mallabiko Andra Mari jaien inguruko edukiak argitaratuko dira.
Andra Mari jaien egitaraua, bideo eta argazkitan

Ander Gomez uzt 17 Mallabia

Aurten, Berbalagunen joskintza tailerreko kideak izango dira Mallabiko Andra Mari jaiei hasiera ematearen arduradunak. Hiru egunez, musika eskaintza zabala egongo da, kale animazioekin, bertso-saio musikatuarekin eta Olatz Salvadorren kontzertuarekin; herritarrak lehia betean murgilduko dira karta-jokoetan, herri-kiroletan, pilotan, eta paella eta marmitako lehiaketetan; eta ume zein nagusientzako jolasek eta dastaketek borobilduko dute egitaraua.