Ana Goitiak 'Katana' bakarrizketa aurkeztuko du bihar Kultur Elkartean

Izaro Aulestiarte Lete 2025eko abenduaren 27a

Lekeitiarrak umorea eta gogoeta uztartuko ditu ikuskizunean. 20:00etan hasiko da saioa eta sarrerak Internet bidez eskura daitezke, 8 euroan.

Ana Goitia kazetari eta aurkezle lekeitiarra "normalean kontatzen ez diren gauzetaz" ariko da Katana izeneko bakarrizketan. Egungo musika eta marketina, sold out-aren moda, kontzertuak familian gozatzeko moda, matxismoa, lodifobia eta egunerokotasuneko gaiak izango ditu hizpide, besteak beste, Kultur Elkarteko aretoan aurkeztuko duen umorezko ikuskizunean.

Hitzordua biharko, Inozente egunerako, jarrita dago (20:00etan) eta sarrerak esteka honetan eros daitezke. Debako Kultur Elkarteak Katana-rekin agurtuko du aurtengo programazioa.