Debako herritarrak gaur eguerdian Gabonetan bete-betean murgildu dira, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera ospatuz. Eguneko bi protagonistak herrian izan dira, gauean opariak banatzen hasi aurretik. Une bereziak bizi izan dituzte Aldats pilotalekura hurbildu diren haur zein helduek.
Bideoan eguneko irudi garrantzitsuenak eta unerik alaienak jaso ditugu. Umeek primeran gozatu dute Olentzerorekin eta Mari Domingirekin, kontu kontari eta kantari.