Otsailaren 20an Gaetano Donizettiren Maria Stuarda ikuskizuna eskainiko du Bilboko Operak Euskalduna Jauregian. Debako Udalaren eta Bilbao ABAOren lankidetzari esker, opera prezio merkeagoan ikusteko aukera izango dute herritarrek.
Sarrerak (autobus zerbitzua barne) turismo bulegoan eskuratu daitezke, 71 euroren truke. Gutxieneko kopurua beharko da autobusa jartzeko.