“Hodei guztien gainetik” antzezlanak bere lanaren errutinan harrapatuta, jolasteko plazerra ahaztu duen aita lanpetu baten istorioa kontatzen du. Egun batean, zorabioa jasan ondoren, harrituta esnatzen da kaleko aingeru bat bizi den kartoizko hodeien artean. Pertsonaia magiko horrekin ezarritako harremanaren bidez, aitak galdutako inozentziara bidaia hasiko du. Egilea eta zuzendaritza: Markeliñe Antzezleak: Mayte Bayón, Fernando Barado Iraupena: 55 min Gomendatutako adima: 2+ Sarrera: 4 euro
Umorea, bizitza eta zaintzaren garrantzia Kaitin Allenderen bakarrizketa. Umoretik abiatuta, zainketei, denboraren joanari eta eguneroko bizitzako esperientziei buruz hausnartzera gonbidatuko gaitu. Axunek eta Mari Karmenek aurkeztuko dute jarduera hau, ezaugarri dituzten umore eta gertutasunarekin. Amaitzean, mokadutxo bat partekatuko da elkartze- eta berriketagune batean. Sarrera: Doan Iraupena: 2 ordu Gomendatutako adina: 16+
Fernando Fernán-Gómezen memoriak baliatu ditu José Sacristánek (zehazki El tiempo amarillo 1921- 1943 liburuaren lehen zatia), hari zion miresmen handia omentzeko. Fernán-Gómezen bizitza aztertzen du lanak, haurtzaroan beroa eta txera eman zion jende hurkoa, esaterako Fernanda López “La Rubia” —zeinarengandik jaso baitzuen hile-kolorea—, edo Carolina Gómez, jostuna, Fernando haurra zaindu zuen amona. Iraupena: 90 min Sarrera: 15 euro
Inauteri gauean munstroek eta gizakiek kaleak hartzen dituzte festa giroan gaurik zoroenean eta eurekin batera eramango dituzte ikusleak ikaratik algarara. “Bidutzi ” hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako umorezko antzerkia da. Txotxongilo eta zuzeneko kanta originalen laguntzarekin, txiki eta heldu beldurtzera jolastuko dira eta elkarren eskutik helduta barre egingo dute. Egilea: Patricia Urrutia Zuzendaritza: Elena Oliveri Antzezleak: Patricia Urrutia, Jon Zumelaga eta Juanma Rodríguez Iraupena: 53 min Gomendatutako adina: 2+ Sarrera: 4 euro
Sorkun eta Grego lagun minak aspaldi ez dira elkarrekin egon. Zergatik? Kalean topo egin eta kirola egiten duten bitartean ikerketa antropologiko bat eskainiko digute. Erabiliko duten metodologia bizitzako istorioak izango dira. Egileak eta antzezleak: Anduriña Zurutuza eta Beatriz Egizabal Iraupena: 90 min Sarrera: 10 euro
“Dysphoria” bakarrizketa arriskutsu eta teatraltasunez bete bat da, eta Trans Lege berrian jartzen du arreta, genero-arloko iruzurrean eta gizarteak arau hori etikoki ez urratzeko egiten duen borrokan. Bera shock egoeran dago. Hamasei urteko alabak aitortu berri dio ez dela neska, mutila baizik. Ez da gehiago izango Alejandra; benetan dena izango da: Alex. Terapia, sentsibilizazio-taldeak, ezer ez da aski onartzeko bere alaba ez dela gehiago bere alaba izango; eta ukazioak, erresistentziak eta frustrazioak aurrera egingo dute, aldaketak eragiten duen minetik. Hala ere, dena aldatuko da polizia etxera iritsi, eta Alexi sexu-abusua egitea leporatzen dionean. Iraupena: 75 min Sarrera: 10 euro
Tretatxuk eta bere familiak gosea eta pobrezia pairatu zituzten. Agintariek dena lapurtu zieten: ortua, etxea... baita irribarrea ere. Baina ume bihurri hura hazi egin zen, eta inguruko bidelapurrik miretsiena bihurtu zen. Lapurren gobernadore honek hamaika abentura eta erronka biziko ditu: boteretsuei egindako lapurretak, arriskuz betetako ihesaldiak, ezinezko ezkutalekuak, maitasunistorio korapilatsuak eta amaierarik gabeko dantzak. Beti arriskuaren mugan eta beti heriotza saihesten. Eta, hala ere, herriaren bihotza irabaziko du, bere altxorrik preziatuena. Iraupena: 450 min Sarrera: 4 euro Gomendatutako adina: 5+ Jatorrizko ideia: Miren Larrea Zuzendaritza: Iván Alonso Antzezleak: Miren Larrea eta Valentina Raposo
Zeremonia-maisu dibertigarri batek eta zirkoko hainbat diziplinatan espezializatutako artista talde batek aurkeztutako gala. Aireko malabare eta akrobazia erakustaldiak, besteak beste, ibilbide ezaguna duten profesionalen kontura. Ikuskizuna umorez, jolasez, trebetasunez eta arriskuz. Sarrera: 5 euro Iraupena: 90 min
Madness antzezlana Yllana konpainiaren antzerkimaisutasunaren eta Primital Brothers taldearen hotsbirtuosismoaren arteko fusioaren emaitza da. Madness sistemaren bazterretako bizitzari buruzko komedia musikala da: “Ikuskizun ahaztezina, barregarria bezain hunkigarria, gogoeta eta barre egitera eta erokeriarik dibertigarrienean barneratzera daramana. Yllanak eta Primital Brothersek, indarrak batuta beste behin ere, esan nahi dugu teknologia mitologia berria dela, eguneroko bizitza zoramena dela, barrea sakratua dela eta a cappella kantua gizadiaren aingura dela”. Sarrera: 12 euro Iraupena: 90 min Jatorrizko ideia: Yllana & Primital Brothers Zuzendaritza: Joe O´Curneen Antzezleak: (Txandaka) Iñigo García Sánchez, Pedro Herrero, Adri Soto, Manu Pilas, Sam Gómez