Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, herritarrak festa giro ederrean murgildu ziren larunbatean (otsailak 14). Ohiko egitarauaren barruan, Debako Udalak antolatutako mozorro lehiaketa nabarmendu zen. Adin guztietako lagunek hartu zuten parte, beren jantziak erakutsi eta argazkiak ateratzeko.
[IKUSI HEMEN LARUNBATEKO ARGAZKI GALERIA]
Guztira, hemezortzi taldek eman zuten izena txapelketan, eta iluntzean jakinarazi zituzten aurtengo saridunen izenak. Aurtengoan, Punta kaña hondartza (16 urtetik gorakoen mailan) eta Frank de la Jungla (16 urtetik beherakoen mailan) taldeek eskuratu dute epaimahaiaren saria.
Hona hemen mozorro lehiaketan saritutakoen zerrenda:
16 urtetik gorako maila:
- Taldeka
- Epaimahaiaren saria: Punta kaña hondartza. 200 euroko bonua Atozte tabernan.
- Herritarren saria: Lokomia (30 puntu). 200 euroko bonua Izenbe tabernan.
16 urtetik beherako maila:
- Taldeka
- Epaimahaiaren saria: Frank de la Jungla. 100 euroko bonua Lorea tabernan.
- Herritarren saria: Tarin taloak (26 puntu). 100 euroko bonua Oskarbi tabernan.
- Banaka
- Epaimahaiaren saria: Alliens. 50 euroko bonua Lorea tabernan.
Mistoen kategoria:
- Epaimahaiaren saria: Dutxatu ya! 200 euroko bonua Arbil tabernan.
- Herritarren saria: 9 olatu Deba D'or (29 puntu). 200 euroko bonua Zalburdi tabernan.
Azken txanpan
Bihar (otsailak 17) emango zaie amaiera aurtengo inauteriei. Beste urte batez, Gaztelekuak antolatutako Talent Showa ikusteko aukera izango da. Ikuskizuna 17:00etan hasiko da, Aldats pilotalekuan, eta bertan parte hartzen duten gazteek musika, dantza, antzerki edota akrobazia erakustaldiak egingo dituzte bertaratzen direnen aurrean. Ordubete beranduago, 18:00etan, txokolatada egingo dute Arbil Elkarte Sozialeko kideek.