Aratoste edo inauteri jaiekin lotuta Debabarrenean egingo diren ekitaldien gaineko informazioa jasoko da kanal honetan.
Mallabiko inauterietan, guztiak irabazle

Ander Gomez ots 21 Mallabia

Hamar egunez luzatu dira aurtengo aratusteak, eta mozorro desberdinak soinean, euren originaltasuna erakusteko parada izan dute mallabitarrek. Eguraldia ez dute lagun izan, eta pilotalekuan egin dira ekintza gehienak; baina, aldi berean, herritarrak elkarrengana are gehiago hurbiltzea ahalbidetu du horrek, eta festa giro betean eta lehia dibertigarrietan murgilduta eman dituzte egun guzti hauek.

Barruan, txapelketa eta lehiaketetako irabazleak. Argazkiak: Laura Garcia Martin, Isma Pradera Irazuegi, Igone Amesti Bustinzuriaga, Leire Uribelarrea Solozabal, Carlos Perez, Fatima Berghout eta Ander Gomez.